Urtarrilaren 31n iritsiko dira kaldereroak Loiolara
Urtarrilaren 31n iritsiko dira Kaldereroak aurten, Loiolara.Nagore Garmendia Sansebastianak atzean utzita, inauteriei begira jarri da hiria, honezkero; hala ere, horiei hots egiteko datoz, urtero, kaldereroak. Loiolan, hala, astebete aurreratzen dira, eta larunbat honetan, hilak 31, ospatuko dituzte auzoan.
Aurten, gainera, Txomiñeneko kaldereroak batuko zaizkie festara. Ilargi Txarangak lagunduta, auzoa zeharkatuko dute zartagiari kolpeka.
Urteroko egitaraua
Urtero bezala, entseguak egingo dituzte lehenago, festara prest joateko; hilaren 29an eta 30ean (osteguna eta ostirala) izango dira horiek, 19:30etan, Loiolako kultur etxean.
Dena ondo barneratuta edukitzean, urtarrilaren 31n hartuko dituzte kaleak; 18:00etan txokolatada egingo dute Loiolatarra Kirol Elkartearen aurrean, eta 18:30ean hasiko da festa. Gero, gainera, afaria egingo dute elkartean, baina bertako kideek adierazi dutenez, dena beteta dago, dagoeneko.



