Amiantoarekin kutsatuta dagoen Altzako lursaila uztailean hasiko dira berroneratzen
Lursailaren atzealdeko eskailera, erabat puskatuta.Beñat Parra Altzako kiroldegiaren eta Harri Berri-Oleta ikastetxearen arteko lursail txiki bat hesituta eta erabat utzita dago, duela zazpi bat urte, eta altzatarrek denbora asko daramate Donostiako Udalari eta Eusko Jaurlaritzari eremua txukuntzeko eskatzen. Azkenik, udalak Jaurlaritzaren baimena jaso du lursaila txukundu eta berroneratzeko.
Udaleko Obra eta Proiektuak Sailak jakinarazi duenez, tramitazioa abiatu dute lursaileko lanak adjudikatzeko. Udal jabetzako lursaila izanik, tramiteak epe laburrean egiteak aurreikusten dute. Zehazki, bost hilabetetan obrak adjudikatu nahi dituzte, eta, beraz, lanak uztailerako hastea espero dute. Horiek horrela, Gabonetako lursaila amiantoz salbu, txukun eta irekita egongo dela diote. Aurrekontuari dagokionez, 475.000 eurokoa izatea aurreikusi dute.


