Ehizaren aurka mobilizatuko dira Donostian igandean
Ehizaren aurkako mobilizazio bat, Donostian.Rafael Fernandez 2010etik urtero egiten duen legez, ehizaren aurka mobilizatzera deitu du No A La Caza plataformak (NAC) Espainiako Estatuko 40 hiritan baino gehiagotan, tartean, Donostian. Igandean (otsailak 1), izango da mobilizazioa, 12:00etan, Bulebarreko kioskoan hasita. PACMA alderdi animalistak bat egin du mobilizazio deialdiarekin.
NACek salatu duenez, “Espainia da galgo eta ehiza txakurrekin ehizatzea baimenduta dagoen Europako Batasuneko herrialde bakarra. Arraza hauek bereziki zigortzen ditu duten ‘bizitza baliagarriaren denborak’, eta jada nahi ez dituzten gizabanakoak akabatzeko moduak bereziki krudelak dira”. “Hazle ilegalek eta ehiztariek errealitate osoak dituzte bunker, zulo, kobazulo eta sarbide zaileko edo jende gutxiko instalazioetan, eta, ondorioz, izaki ikusezinak dira, eta ez dute inolako estatistika kontsideraziorik. Jarduera klandestino hori, baina aski ezaguna, posible da gizarteak, batez ere landa eremuetan, erbinudeak izenekoez duen tresnaren kontzeptuari esker “, gaineratu dute.


