Arte galeriek astebetez itxiko dute, arte salmenten BEZa murriztu dezatela eskatzeko
Arteko arte galeriako artxiboko irudia.Arteko galeria Artista eta arte galerien artelanen salmenten BEZa murriztu dezatela eskatzeko, astebetez ateak ixtera deitu dute Espainiako Estatuko arte galeriek. Donostiako galeriek ez dute adierazpen bateraturik plazaratu, baina, gutxienez, Arteko, Cibrian, Ekain eta La Central galeriek publikoki adierazi dute deialdiarekin bat egingo dutela. Horrela, otsailaren 2tik 7ra, itxita egongo dira galeriak, protesta gisa.
“BEZaren murrizketa horrek Europan BEZ kulturala murriztua duten beste herrialde batzuekin alderatuta dugun desabantailari amaiera emango lioke”, azaldu dute galeriek itxialdiak “gizartearentzat ezinbestekotzat den jarduera bat geldiaraziko” duela nabarmendu ere. “Hilaren 9tik aurrera espero zaituztegu, galeriak berriro irekiko baitira kulturaren bilgune gisa duten eginkizuna defendatzen jarraitzeko, gure aretoak zuekin guztiekin partekatuz”, gaineratu dute.


