Fermin Gorosabelen 50 urteko ibilbide artistikoa bildu du D’Museoak
Fermin Gorosabel, erakusketa aurkezten.D'Museoa Fermin Gorosabel artistaren ibilbidea erakusketa bihurtu du D’Museoak. Izan ere, 68 obraren bitartez, artistaren 50 urteko ekoizpen artistikoa dago ikusgai bertan. Bere ibilbideak hamasei banakako erakusketa (1978-2013) eta hamabi taldeko lan (1976-2018) biltzen ditu, eta bost museotan egon dira ikusgai; tartean, San Telmo museoan.
Artistak “denboraren, isiltasunaren eta prozesuaren garrantzia” azpimarratzen du bere lanaren oinarri gisa: denborak irudiak eta formak “poliki garatzeko” aukera ematen duela dio.
Ilustrazioa eta grafika dira, bere ustez, obra “koherente” bat garatzeko biderik egokienak, iraganeko artisten —John Martin, kasu— teknikak eta “Era Beltza” bezalako prozesuak erreferentziatzat hartuta. Artistaren lan metodoa behaketa zorrotzean eta erreprodukzioan oinarritzen da, ondoren norberaren ikuskerari bide emateko.
Tailerra eta etxeko espazioa sormenaren ezinbesteko arnasgune gisa aurkezten ditu Gorosabelek, eta erakusketak bi espazio horien —tailerra eta erakusketa aretoa— arteko osagarritasuna islatzen du. Artistak adierazi du lan hauen hautaketa dela, 50 urte geroago, “bere burua berriro aurkezteko erabilitako ispilu nagusia”.


