«Galduta» zebilen emakume bat erreskatatu du Ertzaintzak, Ulian
Ulia inguruan "galduta" zebilen emakume bat erreskatatu du Ertzaintzak. Irutxuloko Hitza Ertzaintzak Ulia inguruan galduta zebilen 51 urteko emakume bat erreskatatu zuen atzo arratsaldean, haren ingurukoek emakumearen desagerpena salatu ostean.
Emakumea egunero zihoan osasun zentrora, baina atzo, ordea, ez zen bertaratu. Zentroak lortu zuen berarekin harremanetan jartzea: “galduta eta lokaztuta” zegoela esan zien emakumeak, eta hauek, larrialdietako zerbitzuei deitzea erabaki zuten.
Deia jaso eta berehala jarri zuten martxan bilaketa dispositiboa, eta Ertzaintzaren helikoptero batek aurkitu eta erreskatatu zuen emakumea, bi ordu ingururen ostean, eta anbulantzia batera eraman zuten.


