Japoniako literatura eta zinema nabarmenduko dute Aieten
Otsailetik apirilera, hainbat solasaldi eta proiekzio egingo ditu Lantxabe auzo elkarteak, Aieteko kultur etxean.
Aieteko literatura eta zinema zikloa, Aieteko kultur etxean.Lantxabe Aieteko literatura eta zinema zikloak hogei urte bete ditu, eta hori ospatzeko, hiruhileko berezia prestatu du Lantxabe auzo elkarteak. Izan ere, Japonia izango da protagonista, eta herrialde hartako literaturgintza eta zinemagintza.
Otsaila eta apirila bitartean, sei saio antolatu dituzte, Aieteko kultur etxean; hilabete bakoitzeko, literatur solasaldi bat eta film emankizun bat. Solasaldi horiek Lola Arrietak gidatuko ditu. Pelikulen proiekzioak, berriz, Pedro Saldañak —otsailean— eta Jesus Garmendiak —martxoan eta apirilean— gidatuko dituzte.
XX. mendeko japoniar kulturaren izen handi batzuen ibilbidea errepasatuko dute. Otsailaren 5ean, Yukio Mishima idazlearen Confesiones de una máscara lanarekin abiatuko dute zikloa (18:30), identitateari, sexualitateari eta nazio porrotari buruzko hausnarketa intimoa. Otsailaren 6an, berriz, Kenji Mizoguchi zuzendariaren Los amantes crucificados filma eskainiko dute (18:00), Japonia feudala eta bere kode moralak gogora ekartzen dituena.
Martxoaaren 12an, Masuji Ibuseren Lluvia negra eleberria izango dute hizpide (18:30), eta martxoaren 13an, Shohei Imamura zinegileak zinemara egindako egindako egokitzapena proiektatuko dute (18:00). Biak Hiroshimako bonba atomikoari buruzkoa dira. Azkenik, apirilaren 16an, Yasunari Kawabata idazlearen Kyoto liburuaz ariko dira (18:30), eta, apirilaren 17an, Yasujiro Ozu zuzendariaren Primavera tardía filma eskainiko dute (18:00).


