Zer plan asteburu honetarako Donostian?
'Desobedienteak 18/98' antzezlaneko momentu bat.Tanttaka Astebururako plan bila zabiltza Donostian? Lasai, ez duzu aspertzeko astirik izango! Lehenik eta behin, ez ahaztu dagoeneko hemen ditugula kalderero eta inude eta artzainik goiztiarrenak. Hain zuzen ere, gehienak hurrengo asteburuan izango badira ere, Loiolako eta Txomiñeneko kaldereroak larunbat honetan ospatuko dituzte eta Groseko inude eta artzainak igandean. Horrez gain, egun bakoitzeko proposamen bat egingo dizugu jarraian, eta gure agendan ekitaldi aukeraketa zabalagoa aurkituko duzue.
Ostiralean (hilak 30), Antzoki Zaharrera joatea da gure gomendioa, izan ere, Desobedienteak 18/98 antzezlana taularatuko du Tanttaka konpainiak, 19:30ean. 18/98 epaiketaren ingurukoa da, eta gaur eta bihar euskaraz eskainiko dute; larunbatean eta igandean, aldiz, gaztelaniaz. Sarrerak Donostia Kulturaren webgunean daude salgai.
Larunbatean (hilak 31), Kursaalera joatea proposatzen dizuegu, Facu Diaz umoregilearen bakarrizketa ikustera: Esto no es culpa de nadie. Sarrerak hemen daude salgai.
Igandean (otsailak 1), Altxerrira jaistea da gure gomendioa. Izan ere, The Ozdemirs blues taldea bira txiki bat egiten ari da Euskal Herritik, Iker Piris gitarrista tolosarrarekin batera, eta Altxerrin joko dute, asteburua ixteko, 20:00etan. Sarrerak han bertan daude salgai.
Bonus track. Astean zehar plan bat egin nahi izanez gero, hemen gure proposamena: Harkaitz Cano idazlearekin topaketa antolatu dute Liburutegi Nagusian, asteartean (otsailak 3, 19:00etan) Silueta bere liburuaren inguruan; Iñigo Aranbarrik dinamizatuko du solasaldia.


