Baimenik eskatu gabe
Lore bakan bat.Joseba Parron San Sebastian «Badira bi aste zuhaitzetan lehenengo loreak hasi direla agertzen. Bakanak dira. Oso». Poesia puntu bat ere badu aurrekoan Josebak bidali zidan mezu horrek. «Arrisku handia du argazki moñas bat izateko», esan zidan, gero. Atal hau nik idazten dudanean apur bat ñoñoagoa da dena. Poetikoagoa.
Baina zer da, ba, lore bakan bat?
Iluntasunean argia. Bakardadean distira. Nola heltzen garen adaxka batera, erori nahi ez dugunean. Denok gara lore norbaiten adaxkatan, denok adaxka, heldu nahi gaituenarentzat.
Sostengua.
Udaberri bat, negu hotz batean. Inguruko guztia kontran edukita ere, bere tokia hartzen duena. Baimenik eskatu gabe.
Distiratsu, deseroso, kontraesankor.
Eta gelditzen da hor, joan ezinik. Udaberri bat, negu betean. Nork ez du hori nahi? Neguaren erosotasuna eta udaberriaren desira. Nahi eta ezina, gutxien espero dugunean agertzen diren lore bakan horien antzera.


