Gizonezko bat atxilotu dute emakumezko bati sexu erasoa egitea leporatuta
Ertzainek gizonezko bat atxilotu du emakumezko bati sexu erasoa egitea leporatuta. Antza denez, igande goizaldean gertatu zen erasoa ibilgailu baten barruan. Ertzaintzak ikerketa hasi zuen biktimak jarritako salaketa baten bidez sexu erasoaren berri izan zuenean. Emakumezkoaren kontakizunaren arabera, erasotzailea bere ezagun bat zen eta inplikatuaren ibilgailu barruan gertatu zen.
Biktima horrelako delituetarako ezarritako protokoloaren arabera artatu zuten ospitalean. Asteazkenean atxilotu zuten ustezko erasotzailea, sexu erasoa leporatuta. Polizia eginbideak amaitu ondoren, epailearen eskuetan jarri zuten atzo.
