Hiriko hainbat gune itxiko dituzte, olatuak direla eta
Olatuak Donostian.Joseba Parron San Sebastian Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute gaur (hilak 30) itsasaldeko arriskuagatik, eta laranja ezarriko dute larunbatean eta igandean, arrazoi berberarengatik. Horrela, hiriko hainbat gune itxi dituzte, eta itxita egongo dira igandeko (otsailak 1) 11:00ak arte.
Zehazki, eremu hauek daude itxita: Pasealeku Berria, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat; Jesus Maria de Leizaola pasealekura sarbidea (Zurriolako morrua), Haizearen Orrazira sarbidea
eta Urgulleko kostaldeko zatia. Horrez gain, Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik ez dute eskainiko, eta “uretara sartzen diren pertsonek haien erantzukizunpean egingo dute”, ohartarazi du udalak.
