Ikastoletako langileek giza katea egin dute Donostian, Eusko Jaurlaritzak akordioa bete dezala eskatzeko
LABek deituta, ikastoletako langileek giza katea egin zuten ostegun arratsaldean Donostian.Beñat Parra LAB sindikatuak deituta, kalera atera ziren ostegun arratsaldean Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako ikastoletako langileak, protesta egitera. Hain zuzen ere, Donostian mobilizatu ziren, Bulebarreko kioskotik Gipuzkoako hezkuntzako lurralde ordezkaritzara giza katea eginez, euren esanetan, salatzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila ez dela betetzen ari sindikatuarekin 2023an adostutako lan akordioa. Iazko azaroan, gau bateko itxialdia egin zuten Zurriola Ikastolako langileek, arrazoi berberarengatik.

LABek deituta, ikastoletako langileek giza katea egin zuten ostegun arratsaldean Donostian.Beñat Parra
Sindikatuko ordezkariek azaldu dutenez, akordioa ez betetzeak “eragin zuzena” du ikastoletako langileen lan baldintzetan, Hezkuntza Saila “izkin egiten” ari zaiolako “langile batzuen soldata parekatzeari, sinatutako akordioan parekatzea langile guztientzat izango zela adostu zuen arren”.
Hain justu, Jaurlaritzak eta LABek hitzartu zuten ikastoletako langileen soldatak sare publikoko langileen soldatekin parekatuko zituztela 2027rako eta horretarako azterketa bat abiatuko zutela. ELA sindikatua, bestalde, beste akordio baten alde agertu da, 2023koak “eduki eskasak eta bermerik gabeak” dituela iritzita.

