Dantzan eta kalejiran, Ikasbideko inude eta artzainek goiza girotu dute Loiolako Erriberan
Haur ugari ibili dira Loiolako Erriberan eta Amara Berrin barrena, Ikasbideko inude eta artzainekin.Beñat Parra Otsailarekin batera, inude eta artzainak heldu dira Donostiara, ohiko legez, dantzan eta jai giro ederrean. Hain zuzen ere, hurrengo asteburuan aterako dira kalera Parte Zaharreko Kresala elkarteko inude eta artzain ospetsuak, baina Ikasbidekoak eta Grosekoak aurreratu egin dira eta gaur (otsailak 1) ibili dira, kalez kale.
Ikasbidekoak 11:15ean atera dira, Loiolako Erriberako ikastetxetik. Han zenbait pieza dantzatu ostean, auzoan barrena abiatu dira inudeak, artzainak eta gainontzeko pertsonaia guztiak, kalejiran. Loiolako Erribera osotik ibili ostean, Amara Berrira ere jaitsi dira, eta 14:00ak aldera amaitu dute festa, Probestu plazan.
Jarraian, Ikasbideko inude eta artzainen kalejirako irudi bilduma ikus dezakezue:


