Transfobiaren aurkako protesta zaratatsua egin dute
Ehgam, Donostiako Asanblada Transbollomarikak eta Gipuzkoako Trans Asanbladak deituta, Euskadi plazan egin zuten elkarretaratzea, ostiral iluntzean.Ehgam Ehgam, Donostiako Asanblada Transbollomarikak eta Gipuzkoako Trans Asanbladak deituta, hainbat herritarrek elkarretaratzea egin zuten ostiral iluntzean Groseko Euskadi plazan, handik gertu Feministas al Congreso alderdiak antolatuta zituen hitzaldi transfoboak gaitzesteko. Terfak Donostiatik kanpora! Feminismoaren izenean transfobiarik ez lelopean, protesta zaratatsua egin zuten.
“Ekitaldi tansfobo bat antolatu dute TERFek—feminista transfoboek— eta txertoen aurkako talde batzuek. Haien helburua trans pertsonekiko gorrotoa eta teoria konspiratzaileak zabaltzea da haurren ongizatea aitzakiatzat hartuta”, azaldu zuten protestaren deitzaileek. Haien hitzetan, Babestu-Proteccion plataformak, zientzia arbuiatzeaz gain, haurrei buruzko diskurtso alarmistak partekatu eta beldur kolektiboak indartzen ditu, giza eskubideak eta osasun publikoa kolokan jarriz. “Aurrean izango gaituzue, eta elkarte eta norbanako horien transfobia irmoki salatuko dugu”, aldarrikatu zuten.



