Zartagin eta mailu hotsak nagusi Loiolako eta Txomiñeneko kaleetan
Eguraldi txarrari aurre eginez, kalez kale ibili ziren Loiolako eta Txomiñeneko kaldereroak.Aitor Erkizia Hurrengo asteburuan aterako dira kalera Donostiako kalderero gehienak, baina dagoeneko entzun dira zartagin eta mailu hotsak hirian, Loiolako eta Txomiñeneko kaldereroak larunbat arratsaldean ibili baitziren kalez kale.
Txomiñenekoak izan ziren goiztiarrenak, 16:15ean abiatu baitziren auzoa girotzera, Arteleku plazatik. 18:00etan, Loiolara heldu ziren, auzo horretako kaldereroekin batera txokolate beroa hartzeko. Indarrak hartuta, Loiolako kaldereroek orduan abiatu zuten euren desfilea, eta eguraldi txarrari aurre eginez, afalordura arte aritu ziren auzoa zartagin eta mailu hotsez girotzen.
Jarraian, Aitor Erkizia argazkilariaren irudi bilduma ikus dezakezue:


