Irati Gorostidirekin 'Elkar & hizketa', Txinparta Filosofiaren eskutik
Egiako Teila Fabrika.Teila Fabrika Iazko martxoan jarri zuten martxan Txinparta Filosofia, Euskal Herriko filosofiazaleen sarea. Hala, ikasturte honetan zehar, Elkar & hizketa filosofikoak ekimena bultzatuko dute.
Horien helburua da filosofia baliatuz espazio komunak sortzea, elkarte edota eragileekin. Irati Gorostidi zinema zuzendaria izango da ikasturte honetako bigarren gonbidatua, eta ostegunean, hilak 5, elkartuko dira Teila Fabrikan, 18:30ean. Zinea eta Filosofia jarri diote izena topaketari, eta zineaz hausnartuko dute, filosofiaren ikuspegitik.



