Juan Antonio Anterok Donostiako kaldereroen historia bildu du
Liburu batean bildu du: 'Begi urdin bat. Donostiako kaldereroen historia eta jatorria' du izena, eta gaur aurkeztu du, Ana Lopez kultura zinegotziaren laguntzaz, Plaza Berrian.
Ana Lopez kultura zinegotzia eta Juan Antonio Antero, liburuaren aurkezpenean. Nagore Garmendia Donostiako kaldereroen inguruko liburua argitaratu du Juan Antonio Antero Aranzamendi musikari eta ikertzaileak: Begi urdin bat. Donostiako kaldereroen historia eta jatorria. Gaur aurkeztu du Plaza Berrian.
140 urte bete ditu Begi urdin bat kaldererotako konpartsaren abestiak —Famaren hotsak gisa ere ezaguna da—. Horregatik erabaki du Anterok argitalpenari izenburu hori jartzea. Gainera, Victoriano Iraolari omenaldia egin izan dio egileak, kantuaren egileari, izenburuarekin.
Izenburua euskaraz den arren, elebitan dago liburua idatzita, eta 1884. urtetik hona kaldereroen konpartsak izan duen ibilbidea islatu du egileak, bertan. Gizartearen bilakaera eta eraginak ere azaldu ditu, argazkiak erantsi ditu, eta partitura zaharrak ere badaude bertan. Anterok adierazi duenez, “lan handia” egoteaz aparte, “ilusio handia” ere badago argitalpenaren atzean.
Ostegunean, hilak 5, aurkeztuko dute liburua irekian, udaletxeko Osoko Bilkuren aretoan. Bertan, gainera, Iraolari omenaldia egingo diote, baita ere, Axular Dantza taldearen eskutik.
Liburua salgai egongo da hiriko zenbait liburudendatan, 25 euroren truke.


