Lehen aldiz antolatuko dute Donostian Gipuzkoako neguko piraguismo txapelketa
Donostia Kayak K.E. piraguismo klubak, otsailaren 14an, Gipuzkoako neguko piraguismo txapelketa antolatu du lehenengo aldiz. Urumea ibaian izango da txapelketa, 27 Industrialdera iristen den zubiaren eta Martuteneko El Pilar oinezkoen pasabidearen artean. 5000m-ko lehiaketa da, eta parte-hartzaileek hiru itzuli emango dizkiote aipaturiko ibilbideari.
Kirol ekitaldi hau lehenengo aldiz antolatuko da Donostian, eta, horregatik, Donostia Kayakek herritarrak gonbidatu nahi ditu kirol lehiaketa honetaz gozatzera. Parte hartzea emakume eta gizonena izango da, kadeteetatik beteranoetaraino.
Txapelketa 13:30ean hasiko da K-1 senior eta K-1 23 urtez azpikoekin. Azken irteera 15:15ean izango da, emakumezkoen kadete K-1 eta C-1 mailekin eta gizonezkoen kadete C-1 mailarekin. Dominen banaketa 16:00etan izango da.


