Martxoak 8a antolatzen hasteko bilera irekia egingo dute hilaren 11n
Antiguako tuneletik abiatu da manifestazioa. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Hilabete baino gehixeago falta da Martxoaren 8rako, baina Donostiako Asanblada Feminista jada egun horretarako prestaketetan pentsatzen ari da. Hala, datorren asteazkenean, hilak 11, bilera irekia egingo du Emakumeen Nazioarteko Eguna antolatzen hasteko. 18:00etan ekingo diote Emakumeen Etxean.
Bilera horretan zenbait galderari erantzungo diete elkarrekin: Zer aldarrikatu nahi dugu? Zein lelo esan nahi ditugu? Zer egin nahi dugu? Non egin nahi dugu?
Bi aste geroago, hilak 25, berriz, pankarta eta txapa tailerra aurrera eramango dute Emakumeen Etxean 18:00etan.


