Santa Ageda bezperako koplak abestera aterako dira Donostiako auzo ugaritan
2025eko Santa Ageda bezpera, Antiguan.Antiguotarrak elkartea Santa Ageda bezpera ospatuko dute bihar (otsailak 4) Euskal Herriko hamaika txokotan, baita Donostian ere. Usadio zaharrei eutsiz, urteroko legez, Donostiako auzo eta herri ugaritan ibiliko dira santa eskean, makil kolpeen erritmora koplak abestuz. Jarraian, auzoz auzoko deialdiak kontsultatu ditzakezue:
- Intxaurrondo: 20:00etan, Gabriel Celaya plazatik abiatuta. Ikastolako guraso ohien taldeak antolatu du eta Artzak Ortzeok elkarteko taldea ere bertaratzekoa da. Felix Etxeberria omenduz hasiko dute ibilbidea.
- Zubieta: 16:30ean, herriko plazatik, Zubietako Gaztiak taldeak antolatuta.
- Egia: 18:00etan, Arrano elkartearen eskutik, elkartetik bertatik abiatuta.
- Altza: 16:30ean Casares Kultur Etxearen aurretik abiatuta, Altzako baserriz baserri joango dira, Bizarrain euskara elkartearen eta Altza Kantuz taldearen eskutik.
- Añorga: 17:00etan, Jolas Etxetik abiatuta. Erratz Añorgako bertso eskolak antolatu du.
- Aiete: 18:00etan, Pagolatik abiatuta. Aieten Euskaraz auzoko euskara batzordeak eta A.C.D. Aiete kirol elkarteak antolatu dute.
- Herrera: 19:00etan, San Luis Gonzaga plazatik abiatuta. Herrerako jai batzordeak antolatu du.
- Igeldo: 15:55ean, herriko eskolatik abiatuta, Igeldoko jubilatuen eskutik. Plazan joko dute jarraian, baita herriko etxeetatik ere; aurretik, 13:30ean, Din Din elkartean bazkalduko dute.
- Parte Zaharra: 19:00etan, Kresala elkartetik abiatuta. Kresalako kideek antolatu dute eta, atera aurretik, entsegu txiki bat egingo dute.
- Gros: 19:00etan, Karkizano kaletik abiatuta, Donosti Ereski Abesbatzaren eskutik.
- Antigua: 19:30ean, Antiguotarrak elkartetik abiatuta. Antiguotarrak elkarteko kideek antolatu dute.
- Amara Berri: 19:30ean, Ikasbide elkartetik abiatuta. Ikasbidek berak antolatu du.


