Palestinaren egoeraz arituko dira, hiru hizlari palestinarren eskutik
BDZk Donostian antolatutako Palestinaren aldeko manifestazio baten artxiboko irudia. Palestinaren aldeko Gipuzkoako BDZ plataformak Palestina gaur egun: Palestinar ahotsak Trumpen planaren eta okupazioaren aurrean solasaldia antolatu du ostiral honetan Donostian (hilak 6). 19:30ean izango da, Garibai kaleko Arrupe aretoan, doako sarrerarekin.
Palestinak egun bizi duen egoera izango dute hizpide, hiru hizlari palestinarren: Jamal Juma (Stop The Wall), Wathic Ayoub eta Ayed Abu Eqtash. Ayoub eta Eqtash DCIP Defense for Children International Palestine erakundeko kideak dira. “Haien bitartez, Palestinan bizi den errealitatea bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da, AEBetako administrazioaren planen ondorioak eta Israelgo okupazioaren eragina aztertuz”, azaldu du BDZk.



