BSiete tabernaren beheko solairuan kokatuko dute Zabaltza jubilatuen elkartea
Hainbat herritar, Zabaltza erretiratuen elkartearen aurreko egoitzan denbora pasatzen.Maitane Aldanondo Gabilondo Groseko Zabaltza jubilatuen elkarteak hilabeteak pasatu ditu borrokan, behin betiko ateak itxi behar ez izateko, Zabaleta kalean zuten lokalak ez zuelako araudia betetzen. Azkenean, ordea, Grosen jarraitu ahal izango du elkarteak, BSiete tabernaren beheko solairuan, Donostiako Udalak jakinarazi duenez: “Datorren hilabetetik aurrera, elkarteak Bermingham kaleko 7. zenbakian dagoen lokal horren beheko solairuan egin ahal izango ditu bere jarduerak, eta prezio bereziak izango ditu bazkideentzako kontsumizioei eta eguneko menuari dagokienez, eta, beraz, berehala ekin ahal izango diote beren jarduerari”.
Jon Insausti alkatea eta elkarteko kide batzuk bertan egon dira ostegun honetan, eta Insausti pozik agertu da erdietsitako akordioarekin: “Udaletik lan handia egin dugu adinekoen elkarte honek zuen arazoari alternatiba on bat eskaintzeko. Konponbidea erraza ez bazen ere, erabiltzaileak poztu dituen baliabide bat aurkitu ahal izan dugu, promesa hutsetan erori gabe, irtenbide erreal eta eraginkorrekin baizik”.
Era berean, lokala kudeatzeaz gain, udalak adierazi du “Zabaltza elkartearekin elkarlanean” jarraituko duela, diru laguntza moduan, “bere jarduera garatzen jarrai dezan, hiriko adinekoen gainerako elkarteekin bezala”.



