Santa Agedari kantatu diote, beste urte batez
Santa Ageda bezperan kantatzera irten ziren hiriko zenbait txokotan. Joseba Parron San Sebastian Atzo, hilaren 4a, Santa Ageda bezpera ospatu zen, eta ohiturari jarraituz, Donostiako auzo eta herri ugaritan kantuan aritu ziren dozenaka lagun. Arratsaldetik hasita, taldeak kalera irten ziren makilak eskuetan, Santa Agedaren koplak abestuz eta auzoan zehar giro alaia zabalduz.
Argazkietan bildu dugu jaia, auzo eta herri hauetako irudiekin: Antigua, Gros, Igeldo, Egia, Aiete, Altza, Amara Berri, Herrera, Intxaurrondo, Parte Zaharra eta Zubieta. Jarraian, irudi bilduma osoa:


