Aranzadiren XXIV. Arkeologia Jardunaldiak aurrera eramango dituzte datorren astean
Lurraldean egiten diren ikerketa arkeologikoak ezagutaraztea da jardunaldien xedea. Donostia Kultura Aranzadi Zientzia Elkarteak antolatuta, San Telmo Museoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, XXIV. Arkeologia Jardunaldiak aurrera eramango dituzte datorren astean San Telmo Museoan. Saio guztiak, 19:00etan izango dira. Sarrera doakoa da aretoa bete arte, eta denak zuzenean emango dituzte museoaren Youtube kanalean.
- Asteartea, hilak 10. Cómo los pueblos originarios han creado la Amazonia, Eduardo Goes Neves.
- Asteazkena, hilak 11. Revolución arqueogenética y organización social en la Prehistoria, Iñigo Olalde.
- Osteguna, hilak 12. Gipuzkoako aztarnategiak: Erdi Aroko larrua eta oinetakoak, Zohartze Galan.
- Ostirala, hilak 13. Nuevos datos sobre Altxerri, Marian Medina, Martin Arriolabengoa.
Jardunaldi hauen helburua da gure lurraldean egiten diren ikerketa arkeologikoak argitara ematea, gai oso desberdinei buruzko hitzaldien bidez, eta, horrez gain, arkeologia bezalako diziplina zientifikoari balioa ematea.
Horrez gain, Eduardo Goes Nevesek apirilaren 12a arte San Telmo Museoan ikusgai dagoen Amazoniak. Antzinako etorkizuna erakusketan parte hartu du. Bertan, arkeologo eta etnologoak erakusten du nola sortu duten Amazonia bertako herriek, ez baita inoiz oihan birjina izan. Are gehiago, eskualdea munduko zonalde jendetsuenetarikoa zen europarrak hara iritsi zirenean. Era berean, antzinako kultura duen lurraldea da, bertako komunitateak naturarekin zuzenean loturik bizi izan direna.
