Astea laburrean x 06
Ostiralero moduan, Astea Laburrean atalaren eduki berri bat dugu. Dakizuenez, astean behin, hirian izandako albiste eta gertakari esanguratsuenen audio laburpena egiten dugu Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin elkarlanean.
Jada entzungai duzuen atalean, azken zazpi egunen errepasoa egin dute IRUTXULOKO HITZAko Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano kazetariek. Oraingoan, hizpide izan dituzte, besteak beste, asteburuan kalera irtengo diren kalderero, artzain eta inudeak, asteazkena alaitu zuten santa eskean ibilitako taldeak, 40 urte bete dituen Oporrak Bakean egitasmoa, turismo iraunkorrago egin nahi duten neurriak, hiriko lasterketak…
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, ostiralero gauzatzen dugu kolaborazio hau, eta entzungai duzue bai Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean, FM 107.4 frekuentzian, baita IRUTXULOKO HITZAko sareetan eta webgunean ere.
