Donostiak Aste Santuko prozesioa berreskuratuko du
Aste Santuko prozesioa berreskuratuko dute.Donostiako Gotzaindegia 70eko hamarkadaz geroztik, ez da ospatu Aste Santuko prozesioa hirian; aurten, ordea, orduko tradizioa berreskuratuko dute. Auzo edota adin anitzeko talde bat elkartu, eta hilabeteak daramatzate ekimena antolatzen.
Historikoki, mendeetan zehar egin izan dira prozesioak hirian. 1927an, Artzain Onaren parrokia eraikitzearekin batera, Gure Aita Nazareteko Jesus kofradia sortu zen, baina gizarte aldaketen ondorioz 70eko hamarkadan utzi zitzaion ospatzeari. Hala, Ostiral Santuan berreskuratuko dute prozesioa, apirilaren 3an, 20:30ean, katedraletik abiatuta. Sustatzaileek jakinarazi dutenez, aurten Nazareteko Jesusen, Kristo etzanaren eta Bakardadearen Ama Birjinaren irudiak aterako dira Donostiako kaleetara.
Albistea joan den igandean eman zen ezagutzera, eta dagoeneko ehun izen-emate baino gehiago jaso direla esan dute. Hala, antolatzaileek donostiar guztiak parte hartzera gonbidatu dituzte: otsailaren 20an batzarra egingo dute zereginak banatzeko, eta izena eman daiteke katedraleko webgunean edo sakristian.
