Behobia-Donostia lasterketak izen emate sistema berria ezarriko du
60. Behobia-Donostia, Ategorrietan.Nagore Garmendia Behobia-Donostia lasterketaren antolakuntzak 2026ko ediziorako izen emate prozesu berria aurkeztu du, “parte hartzaile guztiei aukera berdinak emateko eta aurreko urteetan izandako zerbitzarien saturazioa saihesteko”.
Berrikuntza nagusia izen emate orokorraren fasean zozketa sistema bat ezartzea izango da; zozketan parte hartzeko euro bat ordaindu beharko da, eta jasotako diru guztia proiektu solidarioetara bideratuko dute.
Bi fase, 30.000 dortsalentzat
Aurreko alditan bezala, izen ematea bi fasetan banatuko da, guztira, 30.000 plazatarako. Lehen fasea ohiko parte hartzaileentzat izango da: azken bost edizioetatik gutxienez hirutan parte hartu duten korrikalariek eta Fortuna K.E.-ko bazkideek izena eman ahal izango dute. Ondoren, geratzen diren plazak zozketa bidez banatuko dira, bigarren fasean. Antolakuntzak jakinarazi du dortsal solidarioak eta pakete turistikoak izen emate irekitik desagertuko direla, “kudeaketa kontrolatuagoa lortzeko”.
Data nagusiak
Gauzak horrela, hauek dira data nagusiak: lehenengo fasea martxoaren 23tik 31ra izango da (ohiko parte hartzaileentzako). Bigarren faseak, ordea, zenbait data garrantzitsu izango ditu:
- Apirilaren 14tik 22ra, zozketan erregistratzeko epea.
- Apirilak 29, zozketa.
- Maiatzaren 5etik 11ra, zozketan saritutakoen izen ematea formalizatzea.
- Maiatzak 12, bete gabeko plazak itxaron zerrendara pasatuko dira.
