Irati Mitxelenak marka hobetu du eta Munduko pista estaliko txapelketan ariko da
Irati Mitxelena donostiarra, jauzi betean.Espainiako Atletismo Federazioa Helburua bete du Irati Mitxelena luzera jauzilari donostiarrak. Pasa den ostiralean, haren marka hobetu zuen Madrilgo Gallur pista estaliko txapelketan. 6,70 metroko luzera jauzia egin zuen Mitxelenak.
Horri esker, Munduko pista estaliko txapelketan parte hartuko du, Espainiako Federazioak ezarritako gutxieneko marka —6,65 metro— gainditu zuelako.
