Isabel Barreiro eta Carlos Mayo izan dira azkarrenak 95. Uliako Gimnastikan
95. Uliako Gimnastikaren podiuma.Fotorunners Eguraldi petralari lasterka egin zioten aurre 95. Uliako Gimnastikaren parte hartzaileek. Hamar kilometroko ibilbidea ziztu batean osatu zuten onenek. Carlos Mayok irabazi zuen gizonezkoen kategorian, 28 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Jorge Gonzalez izan zen bigarren, eta Nassim Hassous hirugarren.
Aldiz, Isabel Barreiro izan zen emakumezkoetan azkarrena, 32 minutu eta 38 segundoko denborarekin. Marta Serrano sailkatu zen bigarren, eta Maria Forero hirugarren.
Guztira, 3.000 bat korrikalarik parte hartu zuten lasterketa beteranoaren 95. urteurren edizioan.
