Marte Lasartek ‘Errepide’ kaleratu du
Sila Lua galiziarrarekin elkarlanean atera dute 'Errepide'.Marte Lasarte Urtebete oholtzatik oholtzara eman ondoren, Marte Lasarte talde donostiarrak bere lan berriko lehen abestia kaleratu zuen hilaren 5ean. Errepide du izena singleak.
Kanta Galder Izagirrek zuzentzen duen Kabian saiorako sortu zuten, Sila Lua artista galiziarrarekin elkarlanean. Pieza horretan, bi sortzaileen esentzia uztartzen da, post-punkaren eta genero urbanoen eraginpean.
Lana Haritz Harreguyren estudioan grabatu dute eta Jon Badik masterizatu du. Hala, taldeak berriz ekin dio sortze prozesuari.
