Amahiruk 'Etxea' antzezlan berria Gazteszenara ekarriko du hilaren 28an
Hilaren 28an antzeztuko dute obra berria GazteszenanAmahiru Etxebizitzaren egoera, zaintza kolektiboa, kaleratzeak eta galdutako lagunak ardatz ditu Amahiru antzerki konpainiaren obra berriak. Etxea izenburua du eta oraintsu estreinatu dute. Orain, birari ekin diote eta Donostian, Gazteszenan antzeztuko dute hilaren 28an.
Pellok bere bizitzako egunik txarrena biziko du: lanetik kaleratu, bikoteak utzi eta amaren etxera bueltatuko da. Amak etxea saldu duenez, ezingo da bertan gertatu. Txikitako gela hustu eta pisu berri bat aurkitzeko bi aste ditu. Topatuko du 200 metro koadroko sabai altuko etxe dotore bat, 300 euroren truke. Hori bai, partekatu egin beharko du bi lagunekin eta hiruen artean zaindu beharko dute etxearen jabea: ohetik ateratzen ez den 100 urteko amona.
Antzezlana Udabiltzaren Geuretik sortuak bekari esker ondu dute eta Hiriburu herrian egindako hiru asteko egonaldi bate ondoren estreinatu zuten. Orain Euskal Herrian erakutsiko dute aurten eta datorren urtean.


