Ekialdeko Barrutiko Jabekuntza Eskolak emakumeentzako ikastaro sorta aurkeztu du
Emakumeen Etxeko Batukada feminista. Agurtzane Altuna Ekialdeko Barrutiko Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak emakumeen ahalduntzea, sormena eta osasuna ardatz dituzten doako ikastaroak antolatu ditu, emakumeek topagune, ikaskuntza eta ahalduntzerako espazio bat izan daitezen.
Hiru ikastaro eskainiko dituzte: batukada feminista, banderola tailerra eta Emakumearen zikloak eta osasun hormonala ikastaroa.
Tailerrak, banan-banan
Urtarrilaren 27an hasi da eta ekainera arte luzatuko da batukada feminista, bi astean behingo saioekin: otsailaren 10ean; martxoaren 3an eta 17an; apirilaren 14an eta 28an; maiatzaren 12an eta 26an; eta ekainaren 9an eta 17an izango dira. Saioak Larratxo Kultur Etxean egingo dira 17:00etatik 19:00etara, eta ikastaroa elebiduna izango da.
Banderola tailerra otsailaren 21ean eta 28an egingo da, 10:00etatik 13:00etara, Ostadar Elkartean (Larratxo), gaztelaniaz. Bandera moreak eskuz egiteko saioak izango dira.
Azken ikastaroa, Emakumearen zikloak eta osasun hormonala izango da. Apirilaren 29an, maiatzaren 27an eta ekainaren 22an egingo da, 18:00etatik 20:00etara, Casares Kultur Etxean, euskaraz. Saioetan emakumearen ziklo hormonala aztertuko da, haurdunaldia eta edoskitzea alde batera utzita, eta osasun hormonala indartzeko gakoak landuko dira; besteak beste, elikadura, bizi-estiloa, analitikak interpretatzeko irizpideak, mina arintzeko moduak eta abar.
Ikastaro guztiak doakoak dira, baina beharrezkoa da izena ematea jabekuntza.ekialde@gmail.com helbidera idatziz edo 623 30 71 59 telefonora deituta.


