Ravelen 'Nire ama antzara' haurrentzat, Euskadiko Orkestraren eskutik
Itzal antzerkia eta zuzeneko musika uztartzen ditu 'Nire ama antzara' ikuskizunak. Euskadiko Orkestra Nire ama antzara haurrentzako ikuskizuna ondu du Euskadiko Orkestraren Musika Gela hezkuntza-zikloak; hala, 3 eta 6 urte bitarteko 2.200 ikasle espero dituzte, ia 30 udalerritakoak, publiko gisa. Horien artean, Donostiakoak.
Maurice Ravelek Ma mère l’oye lana bere lagunen seme-alabentzat sortu zuen, Charles Perraulten ipuinetan oinarritutako haurrentzako bost piezako obra gisa. Proposamen horrek ipuinak irudien bidez kontatzen ditu, hitzen bidez kontatu ordez. Zuzeneko musikarekin lagundutako itzal-antzerki bat da, haurrek kontakizuna beren irudimenez berreraiki dezaten. Euskadiko Orkestrako haize-boskote batek interpretatuko du, eta itzal-antzerkia Marta Bocosek gidatuko du, Mikel Cañadaren jatorrizko ideian oinarrituta.
Gaurtik hasita hilaren 19ra arte ikusiko dute ikasleek, baina larunbatean (hilak 14) familiei irekiko zaie Miramonen, 11:00etan eta 12:30ean; sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 eurotan 12 urtetik beherakoentzat eta 8 eurotan adin horretatik gorakoentzat. Euskadiko Orkestrako webgunean zein Kursaaleko leihatilan eros daitezke, baita Miramonen bertan ere, kontzertuaren egunean, lekurik balego.


