Dbuseko langileek lan baldintza desegokiak salatu dituzte
Atzo elkarretaratu ziren Dbuseko langileak, udaletxe parean. LAB sindikatua Dbuseko langileek elkarretaratzea egin zuten atzo (hilak 10) udaletxearen aurrean, LAB sindikatuak deituta. Langileek salatu zuten konpainiak bidaiari kopuruan errekor historikoa lortu duen bitartean, plantilla “aspalditik gainezka” dagoela eta baliabideak berdinak izaten jarraitzen dutela.
Sindikatuaren arabera, Dbusek 29.599.122 bidaiari erregistratu zituen 2023an, eta 2025ean 33.735.382 bidaiari izan dira; bi urtean 4.000.000 pertsona gehiago garraiatu ditu, baliabideak handitu gabe.
Elkarretaratzean, langileek “lineak egiteko denbora errealak” eskatu zituzten eta osasun laboralaren bermea exijitu zuten, “beraien osasunarekin ez jolasteko” aldarrikatuz. Lan baldintzak hobetzea eta zerbitzua emateko baldintza egokiak bermatzea izan zen mobilizazioaren helburua.


