Dbusen zerbitzu bereziak eta aldaketak, inauteriengatik
Asteburuko inauterien ekitaldiak direla eta, zerbitzuetan aldaketak egin ditu Dbusek, ostiraletik hasita igandera arte.
Dbuseko autobusak Bulebarrean. Irati Salsamendi Dbusek autobus zerbitzu bereziak, ibilbide aldaketak eta gaueko zerbitzuen luzapena iragarri ditu Donostiako Inauterien harira, Illunben egingo den Konpartsen aurkezpena, erdialdeko desfileak eta Antiguoko ekitaldiak direla eta.
Konpartsen aurkezpena, otsailak 13
Ostiralean, (hilak 13) 21:00etan, Inauterietako Konpartsak Illunben aurkeztuko dira. Ekitaldia dela eta, Dbusek Illunberako ohiko lineak indartuko ditu.
Ekitaldiaren aurretik, hauek izango dira maiztasunak, Illunberaino (Begiristain pasealekuko geltokiak):
- Boulevardetik: 28-Amara-Ospitaleak, minutu gutxitik minutu gutxira.
- Grosetik: 17-Gros-Amara-Miramon, 10 minuturo.
- Aietetik: 31-Intxaurrondo-Ospitaleak-Altza, 30 minutuan behin (xx:03 eta xx:33 La Cumbretik).
- Altza, Loiola eta Loiolako Erriberatik: 31 linea, 30 minutuan behin (xx:20 eta xx:50 Santa Barbaratik; xx:08 eta xx:38 Patxillardegitik).
Eta hauek Amara-Anoetaraino:
- Boulevardetik: 26-Amara-Martutene eta 28-Amara-Ospitaleak, maiztasun handiarekin.
- Antiguotik: 24-Altza-Gros-Antigua-Intxaurrondo, 30 minuturo (xx:00 eta xx:30 Zumalakarregitik).
- Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo Zaharra eta Ategorrietatik: 24 linea, 30 minutuan behin (xx:22 eta xx:52 Renfe-Herreratik).
- Altzatik: 27-Altza-Intxaurrondo-Antigua-Gros, 30 minutuan behin (xx:00 eta xx:30 Larratxo III).
- Intxaurrondotik: 27 linea (xx:10 eta xx:40 Zarategitik).
- Egiatik: 27 linea (xx:15 eta xx:45 Karmengo Ama Birjinatik).
- Martutene eta Loiolatik: 26-Amara-Martutene, 15 minutuan behin 20:10ak arte; ondoren, irteerak 20:10, 20:20, 20:30, 20:45, 21:00, 21:20 eta 21:40.
Ekitaldia amaitu ondoren, 23:30-23:45 inguruan, zerbitzu bereziak aterako dira Illunbeko aparkalekutik:
- Aiete eta Antiguarantz: Errondo pasealekua, Miramon, Oriamendi, Aiete pasealekua, Lazkano, Lugaritz eta Tolosa hiribidea zeharkatuz, Zumalakarregi 9ra arte.
- Amara, Erdialdea, Gros eta Bidebietara: geldialdi ugari egingo dira, besteak beste Madrid kalean, Antso Jakituna, Easo plaza, Askatasunaren Hiribidea, Zurriola, Nafarroa, Ategorrieta, Mirakruz Gaina, Elosegi eta Juan XXIII.
- Loiolako Erribera, Loiola, Egia, Intxaurrondo eta Altzara: Toribio Alzaga, Bartzelona kalea, Loiola II eta Ametzagaina 14tik aurrera 24 linearen ibilbide bera Arriberriraino (Garberatik sartu gabe).
Inauterietako desfilea, otsailak 14-15
Larunbatean eta igandean, 15:30etik 20:15era, linea askok ibilbide aldaketak izango dituzte. Besteak beste:
- 5 eta 25 lineek amaiera San Martin kalean egingo dute (hainbat geltoki kendu eta lekualdatuko dira).
- 8, 9, 13, 14, 29 eta 42 lineek Okendo kalean amaituko dute, norabide aldaketarekin.
- 16 eta 18 lineek amaiera Manterola-San Martin artean egingo dute.
- 17 eta 24 lineak Norteko Geltokitik desbideratuko dira Federico Garcia Lorca pasealekutik eta Urumea pasealekutik.
- Beste linea askok (19, 21, 23, 26, 31, 33, 36, 37, 45 eta 46) ere geltoki aldaketak edo amaierako geldialdi berriak izango dituzte, batez ere Santa Katalina zubian, Lizarra kalean, Foru pasealekuan edo Norteko Geltokian.
Gautxori gehiago, larunbatean
Otsailaren 14an, larunbatean, gaueko autobus zerbitzua ordubetez luzatuko da, 05:00ak arte. Boulevardetik irteerak honako maiztasunekin egingo dituzte:
- B1, B2, B3 eta B6: 00:30etik 05:00etara, 30 minuturo.
- B4: 00:20tik 05:00etara irteerak 30 minuturo.
- B8, B9 eta B10: 00:15etik 04:45era 30 minuturo.
Aldaketak Antiguan
Ostiralean (hilak 13) eta larunbatean (hilak 14) Matia kalea itxita egongo dela jakinarazi du Dbusek:
- Otsailaren 13an, 20:30-23:30, kaldereroen ospakizunagatik.
- Otsailaren 14an, 11:30-13:00, inude eta artzainen desfileagatik.
Gainera, 5-Benta Berri lineak Zumalakarregi eta Tolosa hiribideetatik egingo du ibilbidea Antiguarantz, eta Matia, Benta Berri eta R.M. Azkue geltokiak Zumalakarregi 10era, Anbulatoriora eta Irakasle Eskolara lekualdatuko dira.


