Itsasaldeko arriskuagatik, abisu horia ezarri dute
Olatuak Pasealeku Berrian. Joseba Parron Donostiako Udaleko Babes Zibilak jakinarazi duenez, abisu horia ezarri dute gaur (hilak 11) itsasaldeko arriskuagatik, eta laranja ezarriko dute bihar (hilak 12), arrazoi berberarengatik. Horrela, hiriko hainbat gune itxi dituzte, biharko 18:00ak arte.
Lau eremu hauek itxi dituzte: Pasealeku Berria, oinezkoentzat zein ibilgailuentzat; Jesus Maria de Leizaola pasealekura sarbidea (Zurriolako morrua), Haizearen Orrazira sarbidea eta Urgulleko kostaldeko zatia. Horrez gain, Santa Klara irlarako garraio zerbitzurik ez dute eskainiko, eta “uretara sartzen diren pertsonek haien erantzukizunpean egingo dute”, ohartarazi du udalak.


