Piratetako Eskifaia kofradiak inauteri propioa antolatu du
Eskifaia kofradiaren artxiboko irudia.Irutxuloko Hitza Inauterietan murgilduko da Donostia asteburuan, eta Donostiako Piratetako Eskifaia gazte kofradiak bere egitarau propioa antolatu du larunbaterako (hilak 14). Mozorrotzeko gaia ere zehaztu dute: marrazki bizidunak. Edozeinek hartu dezake parte festan, eta, gainera, mozorro onenarentzat saria egongo da.
Easoko frontoian (Amara) ospatuko dute inauteria Eskifaiakoek: 12:00etan, trikipoteoa; 14:00etan, bazkaria —txartelak Herria tabernan daude salgai, 10 euroan—; 15:30ean, bingo musikatua; 16:30ean, desfilea eta sari banaketa; 17:00etan, DJ autogestionatua eta, 20:00etan, trikibuelta Parte Zaharrera.


