Talaia bidea moztu dute, lur jausi baten ondorioz
Donostia eta Pasaia lotzen ditu Talaia bideak.Donostiako Udala Ulia mendiaren bidez Donostia eta Pasaia lotzen dituen Talaia bidea moztu dute; izan ere, Kutraiako begiratokitik metro batzuetara lur jausi bat gertatu da. Hortaz, bide horretatik igarotzea debekatu dute, segurtasun arrazoiengatik.


