Ahal Duguk udalbatzarrera deitu du alkatea, atxilotuen jatorriari buruzko polemikagatik
Victor Lasa, artxiboko irudi batean.Beñat Parra Ahal Duguk Donostiako alkate Jon Insaustiren premiazko agerraldia eskatu du, udalak atxilotutako pertsonen jatorriari buruzko datua zabaltzeko hartu duen erabakia azal dezan osoko bilkuran.
Alderdiak uste du hartutako erabakiak ez duela segurtasuna hobetzen laguntzen, eta hasieratik agertu dira kritiko; izan ere, beraien ustez, hiriko bizikidetzari kalte egin diezaioke neurri berriak. Esan dutenez, datu mota hauek argitaratzea “gardentasunez eta erantzukizun instituzionalez eztabaidatu beharreko erabaki politiko bat da”.
Segurtasuna, lehentasun
Ahal Duguk azpimarratu du segurtasunari buruzko eztabaida “ezin dela sinplifikatu ezta instrumentalizatu ere”: “Segurtasuna herritarrentzat lehentasuna da, baina baita gizarte-kohesioa, bizikidetza eta oinarrizko eskubideen errespetua ere”. Hala, gehitu dute zenbait datu zabaltzeak estigmatizazioan eragin dezakeela, eta horrek ez duela konponbiderik ematen.


