Ibaetako jaietako emanaldiak iragarri dituzte
Ezpalak laukotea. Hiru talde eta musika jartzaile bat. Erritmo oneko menua prestatu dute Ibaetako jaietarako. Martxoaren 7an, Udda, Ezpalak eta Bide Batez taldeak ariko dira zuzenean, Lautximeneta frontoiak. 22:00etan hasiko dira emanaldiak. Ondoren, La Fulana musika jartzaileak girotuko du gaua goizaldera bitarte.



