Inauterietan murgilduko da Donostia gaurtik aurrera
Eneko Goia Donostiako alkate ohia, minionez mozorrotuta, 2025eko inauterietan, Momo jainkoari hiriko aginte makila pasatzen.Beñat Parra Santomasak, sansebastianak, Santa Ageda bezpera, kaldereroak eta inude eta artzainak pasatuta, hemen daude neguko azken jaiak: inauteriak. Gaur, hilak 12, hasiko da festa, Momo jainkosari Plaza Berrian egingo dioten harrerarekin (20:01). Aurten, Lanpernen konpartsaren 125. urteurrena dela eta, Sara Zamorano kideak gorpuztuko du jainkosa alaia, eta larunbat eguerdian jasoko du hiriko aginte makila.
Hortik aurrera, askotariko jarduerak antolatu dituzte Donostiako erdigunean, zein auzo askotan: karrozen desfileak, festak, bertso saioak, txarangak, kaldereroak eta inude eta artzainak Antiguan eta abar. Hilaren 28ra arte, jaiak ez du etenik izango Donostian, eta egitarau osoa hemen kontsultatu dezakezue.


