Lau urteko espetxe zigorra ezarri diote gizon bati, Donostian emakume bat bortxatzeagatik
Mugimendu feministaren mobilizazio baten artxiboko irudia.Mugimendu feminista Gipuzkoako Auzitegiak lau urteko espetxe zigorra ezarri dio 2024ko irailean Groseko Katalunia plazako aparkalekuan emakume bat bortxatu zuen gizonari. Hala adostu du gizonaren defentsak Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin, eta, beraz, ez dute epaiketa bere horretan egin beharko, Efe albiste agentziak argitaratutako informazioaren arabera. Fiskaltzak ia bederatzi urteko zigorra eskatzen zuen hasieran.
Gizonak urte eta erdi darama behin-behineko espetxealdian, eta aipatuko zigorra betetzeaz gain, ezingo du emakumearengana hurbildu zortzi urtean, ezta berarekin harremanetan jarri ere. Era berean, 180 euroko isuna ordaindu beharko du; 8.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio emakumeari; espetxetik atera ostean, zaintzapeko askatasunean igaroko ditu sei urte eta ezingo du egin adin txikikoekin lotura duen jarduerarik edo lanik.


