Miguel Castellsek jasoko du Monzon-Ganuza saria
Miguel Castells abokatua.Bergarako Udala Bergarako Udalak eta Olaso Dorrea Fundazioak asteazkenean eman zuten 2026ko Monzon-Ganuza, Euskal Utopikoei Sariaren irabazlearen berri: Miguel Castells Artetxe (Busturia, Bizkaia, 1931) abokatua sarituko dute. Busturiarra jaiotzez, Donostian bizi da Castells duela urte asko. Gorka Artola Bergarako alkateak eta Irati Jimenez Olaso Dorrea Fundazioko presidenteak eman zuten albistea.
“Bere lana eta bere ahalegin guztia ahulen alde jarriko zuela erabaki zuen euskal herritar utopikoa da”, nabarmendu dute, Castellsi buruz. 1970ean Burgosko Prozesuan auzipetutako hamasei pertsonen abokatuetako bat izan zen, baita Herri Batasuna alderdiarekin senatari eta legebiltzarkide izan ere.
Sariak Telesforo Monzon eta Maria Josefa Ganuza omentzen ditu, “askatasunaren aldeko borrokan elkarrekin egin zuten ibilbideagatik”. Udalaren eta Olaso Dorrea Fundazioaren hitzetan, “utopia ez da helmuga bat, egunero bidean jarraitzera bultzatzen gaituen horizontea baizik”.


