Zubietako erraustegiko langileek ez dute greba baztertzen
Launezteak egingo dituztela iragarri dute erraustegiko langileek.LAB sindikatua Zubietako erraustegiko CMG1 planta martxan jarri zenetik sei urte igaro direnean, bertako langileek enpresa hitzarmen propioa negoziatzeko egindako saiakerak enpresaren ezezkoa jaso du. Haien esanetan, “arautu gabeko txandakotasuna, arrisku eta toxikotasun handiko lan ingurunea eta ordaindu gabeko baldintzak” dituzte.
Langileek diote enpresak 12 ordura arteko lanaldi jarraituak egitera behartzen dituela 24/7 txanda sisteman, eta mantentze lanetako langileek asteburuetan erreten-zerbitzua egin behar dutela, arautu gabe. Ekobal enpresa eta Gipuzkoako Foru Aldundia jo dituzte arduraduntzat, baita GHK eta Ekondakin ere.
Enpresak bilera batera deitu dituela jakinarazi dute, baina presioa handitzeko asmoz, martxoan ostegunero lanuzteak egingo dituztela iragarri dute; aurrerapausorik ez bada, apirilean grebara deitzeko aukera ere mahai gainean utzi dute.


