Astea laburrean x 07
Ostiralero moduan, Astea Laburrean atalaren eduki berri bat dugu. Dakizuenez, astean behin, hirian izandako albiste eta gertakari esanguratsuenen audio laburpena egiten dugu Hala Bedi irratiko Suelta La Olla magazinarekin elkarlanean.
Jada entzungai duzuen atalean, azken zazpi egunen errepasoa egin dute IRUTXULOKO HITZAko Andrea Bosch Alfaro eta Nagore Garmendia Artano kazetariek. Oraingoan, hizpide izan dituzte, besteak beste, Emakumeak Zientzian egitasmoa, Zabaltza jubilatu elkartearen egoitza berria, Martuteneko kartzelaren itxiera, Loiolako Erriberako orube hutseko etxebizitza proiektua posibleak…
Gure komunitateari euskarri eta formatu berriak eskaini asmoz, ostiralero gauzatzen dugu kolaborazio hau, eta entzungai duzue bai Hala Bedi Irratiko Suelta La Olla magazinean, FM 107.4 frekuentzian, baita IRUTXULOKO HITZAko sareetan eta webgunean ere.
