Donostialdea Bizikletan prest dago denboraldia hasteko
Donostialdea Bizikletan klubeko txirrindulariak, Andazarraten.Alberto Conde/Donostialdea Bizikletan Martxoaren hasieran abiatuko dute txirrindularitza denboraldia kadete eta junior mailetan, eta Donostialdea Bizikletan taldekoak lasterketei ekiteko prest daude. Hain zuzen ere, txirrindulariak prestaketa lanak egiten ari dira asteotan, klubak jakinarazi duenez.
“Kadete mailako txirrindulariak, adibidez, Andazarrateko gainaren inguruetan ibili ziren joan den larunbatean, Ekhi Muñoz zuzendaria gidari zutela, taldeko autoarekin”, nabarmendu du klubak. Prestaketa fisikotik harago, jantzi berria ere prest dute, eta, hain zuzen ere, hori jantzita ageri dira goiko argazkian.
