Kaldereroak zeruari begira
Eguraldi txarra dela eta, Grosekoak ez dira aterako eta Antiguan aldaketak egingo dizkiote egitarauari.
Jendetza batu zen Antiguako kaldereroetan larunbatean.Joseba Parron San Sebastian Haize eta euri iragarpenaren ondorioz, Groseko kaldereroek bihar ez ateratzea eta egitarau osoa bertan behera uztea erabaki dute, eta Antiguakoek, berriz, aldaketa ugari egingo dizkiote ostiral arratsalderako aurreikusitako egitarauari. Iragarpena beteko balitz, honako B plana prestatu dute:
Abiapuntua kiroldegian 20:30ean mantenduko dute eta bertatik, Benta Berriko aterpeetatik barrena Aspaldiko tabernaren ondoan abesti bat kantatuko dute. Bertatik, “euria barra-barra ariko balu” aterkiekin eta musikarik gabe, Txalupagilenera abiatuko dira. Bertako arkupeetan sartuta, betiko kantak abestuko dituzte, 21:00etan hasita.
Hangoa amaituta, frontoira joango dira. Oso eguraldi txarra baldin badago, musikarik gabe eta bakoitza bere aterki edo xirarekin, eta bestela, musikarekin konpartsan. Frontoian, 21:45-22:00 inguruan, azken abestiak jo eta kantatuko dituzte. Eta hortik, Izurun elkartera txarangarekin batera.
