Hiru lagun atxilotu dituzte zenbait saltokitan lapurreta egitea leporatuta
Atxilotuei atzemandako produktuak.Ertzaintza Ertzaintzak hiru lagun atxilotu zituen ostegun arratsaldean zenbait saltokitan lapurreta egitea leporatuta. Ertzaintzak supermerkatu baten deia jaso zuen bi lagun 470 bat euroko balioa zuten produktuz betetako orga bat lapurtu nahian ari zirela jakinarazteko. Saltokiko langileek harrapatu zituztela jabetzean, orga bertan utzi eta ihes egiten saiatu ziren, baina ertzainek atzeman eta atxilotu egin zituzten.
Hirugarren atxilotua, berriz, aparkalekuan zegoen, ostutako produktuak jasotzeko ibilgailu batean zain. Ihes egitea lortu zuen, baina handik gutxira inguruan topatu zuten ertzainek. Miaketa egitean, jantziak, drogeria produktuak eta alarmak saihesteko prestatutako bi poltsa aurkitu zizkioten. Produktuek 1.300 euroko gutxi gorabeherako balia zuten. Horiek konfiskatu eta atxilotu egin zuten.
Hiru atxilotuek aurrekari ugari dituzte antzeko egitateengatik.
