La Sirena urte osoan zabaltzea onartzekoa omen da udala
Antiguako La Sirena aterpetxea.Inaxio Esnaola Euskadi Irratiak jakinarazi duenez, Donostiako Udalak La Sirena aterpetxea urte osoan zabaltzea onartzeko asmoa du asteleheneko udal batzordean. Hala, egoera zaurgarrian eta kale gorrian dauden pertsonei zerbitzua emateko gune bilakatuko dute, eta kudeaketa Gizarte Ekintza sailak egingo du.
Ondarretarako aterpetxeak neguko hilabeteetan zabaltzen dute kale egoeran daudenei, baina Hiritarron Harrera Sareak edota Kaleko Afari Solidarioak taldeak behin baino gehiagotan salatu duten moduan, soilik muturreko tenperatura baxuak daudenean, eta udan, erabilera turistikoa du. Gainera, leku kopurua eta baliabideak “oso urriak” dira.
Hiritarron Harrera Sarearen arabera, hirian bostehun bat lagun daude kale egoeran. La Sirena urte osoan zabaltzearen aspaldiko eskaera da, baina Martuteneko Agustindarren eraikin zaharraren eta Zardoya eremuaren hustutzeak eta azken hilabeteetan kalean bizi ziren bi lagun hil izanak areagotu egin du neurri horren aldeko babesa.
