Mailu eta zartagin hots alaiekin aurre egin diote euriari Antiguan
Frontoian aurrera eraman zuten beren saioa haur kaldereroek.Joseba Parron San Sebastian Grosekoek jarduera bertan behera utzita, Antiguako kaldereroak izan dira aurten irteten azkenak. Ostiral iluntzean izan zen, haizearen eta euriaren kontra, festa gogoa gailenduta. Estreinakoz atera ziren Antiguako haur kaldereroak. Ez zuten zorte on gehiegirik izan eguraldiari dagonean, baina horrek ez zuen inolaz ere jaia zapuztu. Kalez kale ibili beharrean, frontoian aurrera eraman zuten jarduera. Hartza lagun, zartaginei kolpeka eta kantuka berotu zuten giroa, haizea eta euria atzean utzita.
Jarraian, Joseba Parron San Sebastian argazkilariaren irudi sorta:
Geroago, helduen txanda izan zen. Eguraldi iragarpena kontuan hartuta, B plana osatua zuten, eta tamalez, hura jarraitu behar izan zuten. Ohi baino tribu talde dezente txikiagoa osatuta, hasieran, arkupetik arkupera ibili ziren, gogor ari baitzuen euri zakarra. Ateri une batean, Txalupagilenera heldu ziren, eta han, sua eta edariak zituzten zain. Errepertorio osoa kantatu zuten eta zuzendariak eskerrak eman zizkien giro petralarekin ere kantatzera atera izanagatik. Errginek, berriz, umorezko bertso bat bota zituzten frontoirantz jo aurretik. Saioa eta gaua, Izurun elkartean amaitu zuten.
Hemen, Joseba Parron San Sebastianek bidean egindako argazkiak:
